Balkoi eta leiho itxierarako laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Ion Azpiazu Goñi Kaxkohobetu 2018ko ots. 8a, 01:00

Modu atseginean ikusi dugu Udalari egiten dizkiogun ke­xek eta iradokizunek, batzutan, badutela efektua.
Asteartean, balkoi eta leihoen itxierarako berrikun­tzarako laguntzak eskatzeko epea ireki dela iragarkia irakurri genuen Kaxkoko portaletan.
Laguntzak iragartzeko mo­du berri hau eraginkorragoa de­la seguru gaude, prentsa ohar eta askok irakurtzen ez ditugun Aldizkari Ofizialen ordez. Gainera konturatuko za­rete zuzentzea atsegina izan daitekeela eta bat ongi sentiarazten duela.
Gure partetik zorionik beroena zure­tzat eta zure taldearentzat Alkate jauna eta ildo beretik jarraitzea anima­tzen zaitugu, beste iradokizuna batzuk eta aldarrikapenak eran­tzuten.

Zorionak Luis.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!