Zubietan aurrera doaz EAJ eta PSOEk Gipuzkoari inposatu nahi dioten opari pozoitsua eraikitzeko lanak, gau eta egun lanean ari dira Erraustegi kriminal hori eraikitzeko, ondo erakutsi dugun arren alternatiba hobe, garbiago, osasuntsuagoa eta merkeagoa badagoela. Errausketaren Aurkako Mugimendutik hiru zita dauzkagu hernaniarrok datozen asteetarako.
Larunbat honetan, urtarrilak 27, Urnietako Azkorte ermitatik barrena Lasarte-Oriarainoko mendi matxa dago antolatuta, erraustegia argindarrez elikatzeko Urnietatik Zubietaraino urratu nahi duten goi-tentsioko linea berria salatzeko. Hernaniko zutabea goizeko 10:30etan abiatuko da Gudarien Plazatik.
Otsailaren 14an, asteazkena, Ainhoa Intxaurrandieta izango dugu hizlari Biterin. Hernaniarroi kontatuko digu zer nolako ustelkeriak aurkitu zituen erraustegiaren negozioan GHKren zuzendaritzan -Bilduren izenean- lehendakari izatea egokitu zitzaionean eta orain zergatik eraman duten epaileen aurrera PNVk eta PSOEk... zergatik eta denontzako kaltegarria den erraustegia gelditzeagatik!
Eta otsailaren 24an, larunbata, Erraustegiaren Aurkako Manifestazioa egingo dugu Donostian, garaiz abisatuko den ordu eta ibilbidea jarraituz.
Hernanin aspalditik ari gara erakusten hondakinak ondo kudeatu daitezkeela eta gure Atez Atekoa bezalako sistema batekin ez dagoela inor izorratu beharrik errausketa garesti, pozoitsu eta zikin batekin.
Hernaniar guztiok gaude gonbidaturik ekitaldi eta mobilizazio hauetan parte hartzera. Errausketarik Ez, ez Zubietan eta ez inon!.