Kronikan bigarren aldiz irakurtzen det oso interesgarria den lupuluari buruzko Iñaki Sanz-Azkueren idatzia. Lehen bistan ematen du Urumea bailaran Antonino Pagolak, beste inork ez zuela lupulurik aldatzen.
Baina ezagutarazi behar da Astigarragako gizon baten berri. Orain 100 urte inguru Ricardo Mendiolak, Hernaniko alkate izandakoaren aitonak, Astigarragako erriberan lur sail haundia zuen, oso txukun jarrita eta lupulua lantzen zuen. Poste eta alanbrez josita zegoen ilaraz-ilara txukun asko.
Gogoratzen dudanez hiru seme alaba zituen: Joxe, Egaña tabernako Anttoniren senarra; Satur, mendizale amorratua zen emakumea; eta Maritxu, nik ezagutu dudan emakume dantzaririk onena.
Ricardo ez zen gizon haundia, baina bihotz onekoa, alaia eta izugarri langilea zen.
Oraindik ere gogoratzen det haren jarduera lanean. Majiña lan eginda oinetako polaiña katiuskarekin, atxurra bizkarrean hartuta eta karretilarekin etxerako bidea egiten zuen eta begira geratzen nintzen.
Beti gustatu izan zait ikusi eta ikasitakoa besteei erakustea. Idatzi hau ez dut uste inork gaizki hartuko duenik. Besterik gabe besarkada bat, esanaz: nor berari izan dena eman behar zaio.