Jasotako babesa eskertu besterik ezin dut egin, Julen Lizaso, Jose Maria Gonzalez edota zuk, Manuk, sinatuta egunkari honetan argitaratu diren Andrekaleko kale zalapartaren inguruko oharrak irakurri ondoren.
Era berean, eskertzen dugu herriko prentsaren kolaborazioa (Diario Vasco eta Kronika) eta Kaxkoko familiena, sekula puskatu behar ez zen atsedenaren eta dibertsioaren arteko oreka errekuperatzeko lan honetan segitzera animatuz.
Diozun bezala, Manu, arazoari irtenbidea ematea borondate kontua da. Borondate irmoa, baita ere, bizilagunen elkartearena, oraindik ere lanpostuak sortzeari buruz ari dena (zenbatek kotizatzen dute?) edo aforoak errespetatzen ez dituzten (zenbatek betetzen dute indarrean dagoen legea?) edota edariak kalean kontsumitzeko saltzen dituzten txiringitoez ari dena, esaten digunean elkartearen diru-sarrera nagusia udaleko diru-kutxatik datorrela, eta beraz, ez direla ariko kontra... Saldu egin gaituzte?
Kaleko zalapartak sortzen dituen arazoak ikertuko dituen batzorde independente bat sortzea baztertzen dute, edo ez duta nahikoa irmotasunez eskatzen gaiaren inguruko ikerketa sozio ekonomiko bat egitea, etxebizitzen eta merkataritza lokalen balio galera kontuan hartuta.
Adibide gisa, gonbidatu nahi zaituztet Madrilaren inguruan egun hauetan argitaratzen ari diren albisteak irakurtzera. Caceresko auzo bat da, zaraten gaia epaitegietara eraman duena. Udal karguek eta ostalariek kartzelan bukatu dezakete, eta bizilagunei milioi askoko kalte-ordainak ordaintzen, zaratek sortutako kalteak medio.
Hori al da jarraitu behar dugun bidea?
Egun egiten ari dena da (omisioz edo inhibizioz) bizilagunenganako probokazioa.
Egia da asko dagoela oraindik egiteko, eta ez gara lasaituko, gure agintariengan aldaketarako borondatea ikusi arte, hori baita oinarria, dibertsioaren eta atsedenaren arteko oreka berreskuratzeko.
Ongietorri txotxari eta gure sagardotegietan ordezkatzen duen kulturari, baina Andrekalen nahi ez dugun ganberrada eta gaueko mozkorkeria kulturarekin zerikusirik ez duena.
Hernani garbia, eta gauean soinjurik gabea.