Jakinarazi digute hasi berria den txotx denboraldia medio, tipi kanadar batzuk jarriko dituztela Gudarien Plazan, udaltzainentzat. Pentsatzen dugu haiek bakearen pipa erre bitartean, bisitariek inguruan yuyuyu dantzatuko dutela, sagardo edalontzia eskuan...
Plazan jarritako komunak bezain politak izango dira, eta astelehenetik larunbaterako tartean kenduko dituzte. Izan ere, monumentu historiko artistikoa izendatutako gunean horrelako zerbait jarri behar da, gero, bizilagunei hainbat gauza egiten uzten ez diguten tokian, eta begira udaletxeak zer egiten duen, eredu emanez. Txarrena da, zaharrak berri ditugula, lehengo urtean hitz egin baikenuen honen eta balizko konponbide batzuen inguruan, zinegotzi batekin.
Espero dugu txabola/komunak ekitaldiekin bat egiten duen kolorez margotuko dituztela, Hernanira datoztenek ez dezaten galdetu: zer da kaka zahar hau? nori bururatu zaio horrelakorik jartzea? Hori al da orain bost urte edo gehiago behin behineko konponboidea zena, behin betiko konponbidea bilatzen zen bitartean?
Ezin dugu lasaitu eta arazoak gaiztotu daitezen utzi. Herritarrentzako errespetu gehixeago eskatzen dugu, alkate jauna. Eskerrik asko.