Tripontzia saria
Gure Esku Dago mugimenduak, jakina denez, TRIPONTZIA saria jarri du salgai Euskal Herrian, hortik ere jasotako diruarekin eguneroko gastuei aurre egiteko. Hernaniri dagokionez, pozez esan behar dugu, asko saldu dela herrian, eta hori dela eta, gure eskerrik beroenak bidali nahi dizkiegu alde batetik, hain eskuzabal TRIPONTZIA erosi duten hernaniar guztiei eta baita, saltzen lagundu diguten guztiei ere; bai kalean aritu direnei, lagun artean saldu dutenei, eta nola ez, herriko tabernari eta dendariei, bakoitzak bere tabernan edo dendan, TRIPONTZIA saltzen egindako ahaleginarengatik. Taberna hauetan hain zuzen: Aitan Etxe, Akeit, Aker, Apeadero, Aralar, Atxur, Deportibo, Egoki, Ekos, Garin, Goiz Argi, Gunea, Guria, Haida, Horbel, Huizi, Irrintzi, Joxe Mari, Kide, Kitto, Kixkal, Lizeaga, Onddi, Riojanos, Rufino, Txantxilla, Txilibita, Txoko, Zinko Enea, Zintzarri. Eta dendak: Adarra, Adarraga, Aliprox, Epele, Gudari, Jaione, Lurreko, Oa, Peña, Tilin Tolon, Putzueta, Urrats.
Esan behar dugu saritutako zenbakia 09550 izan dela eta Urduñan saldua izan dela. Guztira 102.000 € utzi ditu TRIPONTZIAK herri horretan.
Erakutsi diguzuen eskuzabaltasunarengatik, jaso gure esker on zintzoena.
Tomas Arotzena Zubeldia, Hernaniko Gure Esku Dago