Ion Azpiazu Goñi
Kaxko Hobetu
Urtarrilaren 5etik 6rako gauean, errege bezperan, Andrekalek jasan du, beste behin, gazte bisitarien neurrigabekeria, beraien iskanbilarekin enbarazu egiten baitzieten, lo egin nahi zuten bizilagunei.
Udaletxean beste alde batera begiratzen dute, gai honi buruz hitz egiten denean. Ez dira inplikatzen, eta ez dute neurri errepresiborik hartu nahi molestatzen dutenen kontra, edota gizalegezko arauak betetzen ez dituztenen kontra.
Gure autoritateen inhibizio etengabe horren ondorioz, bizilagunak beraien kasa uzten dituzte alde batera, eta bisitarien gizalegearen kontrako jarreren presioa jasaten dute.
Txotx denboraldiaren hasierarekin batera, indar berezia hartzen du Kaxkoan, mozkorkeriaren kultura deitzen dugunak; denak balio duela legerik gabeko herrian.
Bizilagunok ideiak eman ditugu arazoa konpontzeko, eta eskatu nahi dugu bide-orri bat martxan jartzea, berreskuratzeko bizilagun guztien errespetua eta atsedenerako eskubidea; haurrena eta hirugarren adineko pertsonena barne, beraiek baitira kaltetuenak.
Alkate jauna, arazoa pixkanaka gutxitzen joatea, borondate kontua besterik ez da.
Zurekin eta zure taldearekin kontatzen dugu, lo egin nahi duten bizilagunen interes eta eskubideak defendatzeko, arauak betetzen ez dituzten bisitarien aurrean; eta horrela, konpontzeko denboran gehiegi luzatzen ari den arazo bat.