Aurrezki energetikoa eta Udal Aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia ion azpiazu goñi 2017ko abe. 30a, 01:00

Ion Azpiazu Goñi
Kaxko hobetu

Abenduaren 16an, kronika lokalean Udal Aurrekontuei bu­ruz argitaratu zen artikuluaren harira, babestu nahi dugu alderdi batzuek defendatzen duten postura, salatuz dirulaguntzak jasotzeko bidea, askotan, obstakulu lasterketa bat bilakatzen dela.

Aurrekontuetan txertatzen dira dirulaguntzak, komunitate eta bizilagunei eskaintzen zaizkie, publizitate gutxirekin, eta gero Udalak ez du diru hori gastatzen, interesatuek ez dutelako lortzen diru ho­rre­tara sarbidea. Batzuetan, ez dutelako garaiz izaten horren berri, edo eskatutako bal­dintzak betetzeak daukan zailtasunagatik.

Gure Udalak hondakinen bilketaren aldaketak jakinarazi nahi dituenean, kartelak jartzen ditu portal bakoitzean, bizilagunak informatuz.
Komunitate eta bizilagunentzako dirulaguntzen ka­su­­an, berriz, ez du sistema hori erabiltzen; beste batzuk erabiltzen ditu, jakinda ez direla hain eraginkorrak.
Kasu garbi bat da balkoi eta leihoak ixtekoa. Aurre­i­ku­sitako partida gastatu gabe, eta obra egiteko interesa zeukaten bizilagunak egonda, eskatu zitzaion epea luzatu edo baldintzak aldatzeko.
Udalaren erantzuna, justifikaezina justifikatu nahian, bikoitza izan zen:
-Epea ez da luzatuko.
-Datorren urterako aurre­kon­­tuetatik desagertu egin da partida.
Bizilagunekiko errespetu falta iraunkorra da, eta eska­tzen dugu dirulaguntzak be­rriro jasotzea aurrekontuan, Udalak errespetatu nahi ez du­ela dirudien akordio baten emaitza direlako; eta bizilagunei erraz­tea sarbidea, partidak gastatzen ez direnean.
Eskerrik asko, Alkate jau­na. Gizatiarra bada huts egitea, jakintsuena da zuzentzea. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!