Zerk molestatzen dizu/ dizue? Hitz egin dezagun

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Uzkudun Illarramendi eta Juan Batti Izagirre 2017ko abe. 26a, 01:00

Jesus Uzkudun Illarramendi eta Juan Batti Izagirre

Azken hilabeteotan, Her­na­ni­ko Gure Esku Dagok hainbat jar­duera antolatu ditu, Ka­ta­luniako herritarrei elkartasuna adierazteko. Azkeneko egin duguna txoko bat antolatzea izan da, herrian barrena jarri izan ditugun panel guztiak toki bakar batean erakusteko. 
Horretarako aukeratu du­gun txokoa Karreroko parke txikia izan da, Juan de Urbieta ka­lean dagoena. Eta zer? Eta, nonbait, berriz ere, baten bati eragozpena sortzen dio horrek ere. 
Zer da molestatzen dizuna/ dizuena?
Katalanei elkartasuna adie­­razteko eta Erabakitzeko Es­ku­­bidea defendatzeko he­rrian jartzen diren horma-irudiak hondatzen eta puskatzen ibil­tzen denarentzat edo direnen­tzat da galdera hau.
Eraso horietako bakoitzean, katalanen sinboloak sun­tsitzen saiatzen zarete, eta gertatzen ari den hori jakinarazi nahi diegu hernaniarrei, bakoitzak bere ondorioak ate­ra ditzan. 
Katalunian, erabakitzeko eskubidearen alde ari direnei elkartasuna adierazten jarraituko dugu. Erasotzen duzuen kartel bakoitzeko, beste bat jarriko dugu; eta ez diogu hori erronka grinak hartu gaituelako, irmotasuna erakutsi na­hi dugulako baizik.  
Gure Esku Dagorekin konpromisoa hartuta dugun per­tsonak ezagunak gara. Nahi duzuenean, gerturatu gugana eta kafe baten bueltan, hitz-aspertu bat egingo dugu lasai, elkarri entzun, iritzi guztiak errespetu osoz eman eta adostasunak bilatzeko.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!