Baliteke!

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Apeztegia Jaka 2017ko abe. 21a, 01:00

Karlos Apeztegia Jaka

Hernaniko PSOEk 2017ko abenduan argitaraturiko berripapertxoa nire etxeko gutunon­tzian jaso nuen orain dela gutxi. Berripapertxo horrek izenburua Gure Hitza, Her­nani, Nuestro Com­pro­­miso du, baina ez dirudi konpromiso hori euskararekikoa denik.
PSOEk zer dioen jakin nahirik, irakurtzen hasi nintzen eta gehienbat erdaraz idatzirik ze­go­ela ohartu nintzen. Eus­karari tar­te txiki batzuk eskaini zaizkio, inortxok ere euskararekiko sentikortasunik ez dutela esaterik izan ez dezan edo, baina ia ge­hiena gazteleraz idatzirik zegoen. Eta euskaraz idatzitako tarte txiki horietan ere akatsak zeuden.
Beraz, berripapertxoan me­zu gehienak gazteleraz zergatik argitaratu dituzten hausnar­tzen hasi nintzen eta honelako galderak bururatu zaizkit:
Hernani Espainia dela eta gaztelera hutsean egin behar dela uste ote dutelako? Baliteke!
Euskarak hernaniarren ar­teko elkarbizitza ez duela sustatzen iruditzen ote zaielako? Baliteke!
Denok gazteleraz badakigula eta euskararen beharrik ez dagoela uste ote dutelako? Baliteke!
Hernanin gaztelera arrisku­an dagoela uste ote dutelako? Baliteke!
Euskal Herria Erdal Herria bihurtzeko gazteleraz egin behar dela uste ote dutelako? Baliteke!
Euskarak kontu txikiak aipa­tzeko balio duela, baina mezu garrantzitsuak gazteleraz zabaldu behar direla uste ote dutelako? Baliteke!
Erdarak erdaldun egiten gaituela uste ote dutelako? Baliteke! 
Hernaniko euskal hiztunei be­girunerik ez zaiela erakutsi be­har uste ote dutelako? Balite­ke!
Euskaltzaletasuna bost axo­­la ote zaielako eta Her­na­nin mintzatu behar den hizkuntza bakarra gaztelera dela uste ote dutelako? Baliteke!
Euskarak historian zehar pairatu duen zapalkuntza berdin ote zaielako? Baliteke! 
Galdera gehiegi ez ote direlakoan nago, baina agian galdera hauek guztiek erantzun bakarra merezi dute: Euskal Herrian Euskaraz!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!