Aski da!

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Miner Villanueva Granadako espetxetik, Hernaniko 2017ko abe. 6a, 01:00


Badira 6 hilabete ohartarazi genuela Alboroteko (Granada) espetxeko Zuzendaritzak he­men dauden emakume presoei zigor bikoitza ezarri ziela. 6 hil joan dira Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika zigortu eta bakartze-moduluan sartu zi­tuz­tenetik, beren eskubideak de­fendatzeagatik. Azken urteotan hainbat erabaki baztertzaile eta matxista hartu ondoren (emakumeentzako jarduerak murriztea; moduluz kanpoko jarduerak debekatzea, gizonezkoekin ez elkartzeko; gizonen­tzako soilik diren ikastaroak antolatzea…), duela 6 hilabete, erabat matxista den beste erabaki bat hartu zuten: emakume guztiei euren moduluetako komunak garbiaraztea (hori ez da gertatzen gizonezkoen mo­du­luetan, bai baitaude presoak lan horren ardura hartzen dutenak sari baten truke).
Ebazpen onartezinaren au­rre­an, emakume askok erabaki zuten planto egitea, eta horrek Agurtzane eta Ainho­aren aurkako mendekua ekarri zuen.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak azken eztabaidan harturiko erabakiak ezartzen aritu behar genukenean, orain, hemen, Granadan, behartuta gaude gure eskubideak urra­tzen saiatzen direnei erantzutera.
Sei hil eman ditugu pazien­tziaz, fede onez eta elkarrizketarako gogoz. Hori guztia Agur­tzane eta Ainhoa isolamenduan zeudela, baina dagoeneko ezin diogu egoera honi luzatzen utzi.
Horrela, harik eta Ainhoa eta Agurtzane isolamendutik atera arte, behin betiko borroka-dinamikari ekin diogu. Aurreko azaroaren 7an, Ainho­ak eta Agurtzanek uko egin zioten beren ziegetan sartzeari, eta, 21az geroztik, Grana­dako kolektiboko beste presook ere elkartu eta planto egin genuen. Horren aurrean, kartzelak eran­tzun du espero zitekeen be­zala: gatazka konpondu be­ha­rrean, egoera tenkatu eta in­darra erabiliko duten meha­txua egin digute.
Horregatik guztiagatik, eta ahaztu gabe gutun honen helburua dela espetxe honetan bizi dugun egoera salatzea, eskatu nahi dizuegu zuek ere, irakurleok, lagun diezaguzuela eta salaketa-gutunak bidal di­tzazuela kartzela honetara. Besterik gabe, besarkada estu bat.

Imanol Miner Villanueva
Granadako espetxetik, Hernaniko herritik 863 
kilometrora

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!