Azken ostegunetan egin diren mobilizazioekin jarraituz, gaur azaroak 30 irakasleen txanda da. Lan-baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! lelopean gehiengo sindikalak (ELA, LAB eta STEILASek) deituriko grebekin, bat egiten dugu Hernaniko Hezkuntza Plataformatik.
Asko dira aldarrikapenak, egoera tamalez oso exkaxa delako, baino nagusiki hauek aipatu nahiko genituzke:
-Hezkuntzan inbertsioa handitzea, gutxienez Europar Batasuneko bataz-bestekoa, progresiboki %6ra iritsiz
-Plantillak handitu eta egonkortu
-Ikasle ratioak murriztu eta berdintasunean oinarrituko irizpideekin aplikatzea
-Bajak osotasunean ordaintzea lehen egunetik eta ordezkapenak ere lehen egunetik egitea
-Erretiroa hartzeko bideak eta aukerak erreztu
-Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea
-Balizko Hezkuntza Legearen aurrean sindikatu, hezkuntza eragile, familiak eta herritarron parte hartzea eta iritzia aintzakotzat hartzea
Orain arte Eusko Jaurlaritzak ez du proposamen hauen inguruko benetako negoziazio asmorik agertu, eta horren aurrean mobilizazioen bidea besterik ez zaigu geratzen.
Kalitatezko hezkuntza bat nahi badugu, alor guztietan bermatu behar dira baldintza duinak, eta horregatik, gaur, azaroak 30, herri mailan burutuko diren mobilizazio eta ekimen desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu guztiak, mobilizaziorik gabe ez baitugu lortuko, guztiok batera egin dezagun indarra!
Kistiñe Lujanbio Galdeano
Hernaniko Hezkuntza Plataforma