Hernaniarrek zera jakin beharko luketela uste dugu: zer gertatzen den EAJk EH Bilduri eskatutako informazioekin.
2017ko uztailaren 20an ondorengo informazio hau eskatu genien: udaltzain bakoitzak daukan materiala, hau da, zapatak, prakak, jertseak, kamisetak, hotz egiten duenerako arropa, xira eta abar. Eta ea 2017 urtean horrelakorik erosi ote den.
Iraileko Plenoan berriz galdetu genien eta erantzuna hilabetera etorri zitzaigun: neguko eta udako bina kamiseta dituztela, eta iritsiko zaigula udaltzaingoaren arduradunaren txostena (EH Bilduk nahierara jarritako pertsona).
Oraindik ez dugu uztailean eskatutako informaziorik jaso. Legearen arabera, eskatutako informazioa 5 eguneko epean entregatu behar da. Eta beti posible ez den arren, 4 hilabete ostean burla egiten ari direla uste dugu.
Urte askoren buruan EAJ eskatzen aritu izan da, udaltzainek beraien lana egoera onean egin ahal izateko baliabideak. Orain, 2018ko aurrekontuetan 12.000 euro ageri dira, 25 udaltzainei materiala erosteko.
Bestalde, 12 eskaera baino gehiagoren erantzunen zain gaude.
Andoni Amonarraiz Gomez, Hernaniko EAJ-PNVko bozeramailea