…ez ziren etxean bertan mehatxatzen hasiko, ez ninduten portalean bertan kolpatuko, ez zizkidaten begiak antifaz batekin tapatuko, ez zizkidaten galdeketak ezgaitasunena duten pertsonentzako komun batean egingo begiak estalirik eta golpeak behin eta berriz jasotzen, ez ninduten torturatuko. Ez zidaten bizitza izorratuko.
Ikusten duzun moduan Andoni, galdeketak grabatzeak horrelako kontuak saihesten ditu. Zer esanik ez inkomunikazioa kenduko balute. Eta zuk hori oso ongi dakizu.
Lehenik eta behin, esan nahi dizut, erantzun nahi badidazu jarri zaitez nirekin kontaktuan eta hitz egingo dugu lasai. Ez zaizkit gutun arteko elkarrizketak gustatzen eta ez dizut erantzungo gutun bidez.
Beti pentsatu izan dut preso egon dena preso izateari uzten diola, buru askotan espetxera joanda ere, baina torturatua izan dena betirako izan dela torturatua, bizitza betirako markaturik uzten diola. Niri 19 urte nituela tokatu zitzaidan.
Zure galdeketen inguruko gutunak hori berretsi besterik ez du egin. Zure gutuna irakurri nuenean, egun haiekiko itxia dudan karpeta ireki egin du berriro ere. Sentimendu ugari sentiarazi dizkit gutun horrek, bereziki MINA. Eta ez dut uste bakarra naizenik.
Beti izan dut argi amaitu ez den gatazka politiko honetan sufritu dugun guztiok merezi dugula nork bere egia edukitzeko eskubidea, memoria izateko eskubidea eta erreparaziorako eskubidea. Erreparazioaz ari naizenean benetako erreparazioaz ari naiz, ez ekonomikoaz. Ez dut uste diruak sufrimendua arintzen duenik. Baina hauen gainetik, ONARPENA eta ERRESPETUA ipintzen ditut.
Zuk udal gobernu taldeari eraso nahian, errespetu hori albo batera utzi eta Eusko jaurlaritzak onartuak dituen 4.009 pertsona torturatuak erasotu dituzu, eta zenbaki hori handiagoa dela ez daukat zalantzarik.
P.D: Biktima batzuekiko isiltasunarekin amaitzea eskertuko zenuketen bezala, nik torturen inguruan zure isiltasuna eskertuko nuke, idatzi dituzun astakeriak idazteko bada behintzat.
Ekhi Oñate Arrozpide
Preso izandakoa,
betirako torturatua.