EAJ-PNVko bozeramaileak, Andoni Amonarraizek salatu du EH Bilduk udal langile bati dagokionean erakutsitako jarrera. Amonarraizek egin bezala, nik ere ez dut esango espedienteak oinarririk baduen ala ez, irekitzeko; hori ikusiko dugu aurrerago. Baina egin nahi dudana da azpimarratu, EH Bilduk Hernaniko Udalean daramakien langile-politika.
Orain urte batzuk espedientea ireki zitzaion beste langile bati, eta honek gertaerak onartuta beste udaletxe batera aldegin zuen. Irailean bete zen tontakeria bategatik langile bati jarritako soldata eta lanik gabeko urtebeteko zigor-epea. Langile honek helegitea aurkeztu du epaitegietan eta aurreneko instantzia arrazoia eman diote, eta kasu honetan gobernu taldeari jakinarazi genion gaizki ari zela. Ba orain, Udalak (EH Bilduk) epailearen erabakiari helegitea jarri dio, langileari arrazoia eman izanagatik. Berriro ere langileak irabazten badu... Zenbat diru kostako da EH Bilduren kapritxo hau? Seguru nago, 80.000 euro baino gehiago izango direla, langilearen soldata, ordezkoa... kontuan hartuta.
Baina hau ez da, nik dakidala, aurreneko kasua. Azken urteetan 4-5 espediente izan dira. Hori gutxi balitz, EH Bilduk lehengo pertsona bera kontratatu du prentsa arduradun gisa, baina beste modu batean. Horrela, legeak baimentzen duen aholkulari plazetako bat aurrezten du. Legala? Seguru. Etikoa? Zalantza egiten dut.
Hau da EH Bilduren langile-politika. Bitartean, hainbat funtzionario inguruko herrietara joaten dira, lan-baldintzak hobeak direlako. Udal Idazkariak, Udaltzainak, Kontu-hartzaileak, Teknikariak, Administrariak...
Ricardo Crespo Rubio,
Hernaniko PSE-EEko
bozeramailea