Manada

Erabiltzailearen aurpegia Agurtzane Auzmendi Agirre 2017ko aza. 17a, 01:00

Imajinatu manada, artaldea.
Imajinatu Madrilgo neska, edo ni bere ordez.
Imajinatu manadak eta nik 5 minutu lehenago elkar ezagutu ordez, gau osoa elkarrekin daramagula.
Imajinatu nik haiei begiradak botatzen dizkiedala, eskote eta gona motzak daramatzat, sujetadore gabe nabil, trago batera gonbida­tzen ditut, jolasten hasten gara…
Imajinatu beren kontra borrokatu ordez, geldi-geldi geratzen naizela, ixil-ixilik.
Imajinatu trauma ondorengo estres, depresio eta antsietate egoera dela eta 3-4 pilula hartu eta etxetik atera ezinik egon ordez, nere bizi­tza arruntarekin jarraitzen dudala.
Berdin dio, ERRUDUNA NAIZ!    
Hor egoteagatik, probokazio kiñuren bat egiteagatik (eta arraren inpultso sexual bortitz eta geldiezina mar­txan jartzeagatik), kontra borroka ez egiteagatik, ez labana atera eta arrraultzak mozteagatik, ez arimaren minez nere buruaz beste egiteagatik.
Baina: haiekin zenbiltzan da!, ezagunak zineten da!, parrandan zenbiltzaten!, gustora zeunden da!, etzenuen ezer egin ta!, zuk ere zerbait nahiko zenun ba!
‘EZ DA EZ, ETA EZ ESATEKO MODU ASKO DAUDE’, baaaa, badakit eta arrek ere badakite.
Kontua ez da hori!
Nere gorputza nerea da: begi, belarri, aho, titi, titiburu, alu, beso eta azkazal.
Haiekin zugan, arra, eduki dezakedan ‘botere sexuala’ ere nerea da: zuri begiratu eta gero ez, eta gero muxu bat eman eta gero ez, eta dantza egin eta gero ez, eta bero-bero egin eta gero EZ esateko aukera ere nerea da (zurea betidanik izan da).
Baina arra ez dago emakumearen boterera ohitua, ez du onartzen eta aurreko kasuetan ni puta eta zorra bat izango naiz eta beraz ia-ia bortxagarria, eta beste kasuetan ere egongo da zerako-zeraren bat arraren begi­etara ni bortxagarria izateko.
Izan ere, gure lagunak, lana, seme-alabak gureak izan daitezkeen bezela (ba­tzutan ez, redio), gure ‘jolas-botere sexuala’ beraiena da, beraientzat sortua, beraien­tzako, eta beraien ondorioak dituena.
Eta gainera aurpegiak estali dizkiete manadako arrei, manadako arrak us­tezko bortxatzaileak baiti­ra!!!!.

Agurtzane Auzmendi Agirre

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!