Gaixo dauden euskal preso politikoek pairatzen duten egoera larriaren aurrean, bereziki Ibon Iparragirre gure kidearen muturreko egoeraren aurrean, Sevilla II-n gauden euskal preso politikoek ondorengoa adierazi nahi dugu:
Euskal Herrian Ibon bizirik etxeratzeko egiten ari diren mobilizazio ta eskaerekin bat eginez, datorren astelehenetik (2017/10/30) aurrera espetxe honetan gauden euskal preso politikoek borroka iraunkor bat hasiko dugu. Txandaka txapeoak, barauak ta janariari ukoak egingo ditugu ‘IBON ETXERA BIZIRIK’ leloarekin.
Morón, 2017ko urriak 28.
Gurutz Agirresarobe Pagola eta kideak