Datorren abenduaren 9an, BAKEGILEEK (Bake artisauak, Bagoaz eta Sare) PARIS-en manifestatzeko deia egin dute, euskal preso politikoen egoera salatu eta beren eskubideak aldarrikatzeko.
Bakegileen deiarekin bat eginez Euskal Herri osotik martxa bat, autobusez eta trenez, antolatu da Parisera aipatutako abenduaren 9an, euskal presoen giza eskubideak aldarrikatuz eta euskal gatazka konpontzeko pausu garrantzitsu bat eman nahian.
Pariseko martxa honetan herritarren babesa ahalik eta zabalena izan dadin, Hernani mailan afari bat antolatu da datorren ostiralean azaroaren 18an. Afaria Hernaniko frontoian izango da eta hitzordua gaueko 9etan.
Afari herrikoi honen helburua bikoitza izango da. Alde batetik Hernaniko jendearen elkartasuna bildu presoen eskubideen inguruan eta bestetik Pariseko martxak suposatzen dituen gastuak arindu.
Hurrengo egunetan afarirako txartelak salgai jarriko dira Garin, Rioja, Txilibita eta Deportivo tabernetan. Afaltzera joatea ezinezkoa duenak berdin har dezake txartela martxaren kontuak murrizteko.
Bakegileen leloak dion bezala ‘Abenduak 9an denok Parisera’, baina horren aurretik “Azaroaren 18an denok afalzera”.
Rafael Larretxea Etxarri, Agustin Ezponda, Manuel Fraile, Joxe Etxarri, eta Joxe Mari Zelarain