Bada garaia guk ere iraganean hitz egin ahal izateko.
Joan dira hamalau urte bortizki eraman zintuztenetik.
Hamalau urte eta orduko sentimenduak zaparradan datozkigu.
Hamalau urte eta zure hutsunea hamalau aldiz biderkatzen.
Urteak barroteen arteko oroitzapenak sortzen.
Urteak kilometroak zenbaki beldurgarritan neurtzen.
Urteak eta zu osasuna galtzen.
Urteak eta hutsune bat gehiago gure etxean.
Urteak eta urrun zaudete.
Urteak eta oso gertu sentitzen zaituztegu.
Urteak eta familia handitzen.
Urteak eta txikienak ere gure patua partekatzen.
Urteak eta zuengana iristeko ordu jasangaitzak pairatzen.
Urteak eta lokutoriora sartu aurreko bihotz taupadak ez dira aldatzen.
Urteak eta noiz arte.
Urteak eta elkartasunak ez du etenik.
Urteak eta ez zaudete hemen.
Urteak eta hemen zaudete.
Urteak eta maite zaituztegu!
Ezin dugu urte gehiago joaten utzi.
Bada garaia guk ere iraganean hitz egin ahal izateko.
Zuengatik, zuek guztiengatik.
Abenduaren 9an, denok Parisera!