Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJ-PSOE) eskubide sozialei buruzko nazioarteko adierazpen eta gutunak baliorik gabe uzten ari da. Gipuzkoako Aldundiak ezarri nahi dituen murrizketek argi erakusten dute gure eskubideak merkantzia bilakatu nahi dituztela.
Aurreikusitako murrizketak:
- G1: %37ko murrizketa; 15 minuturoko zerbitzua 30 minuturo izatera pasako da (larunbatetan 60 minuturo, %66 gutxiago).
- G2: %13ko murrizketa (%42koa asteburu eta jaiegunetan).
- G3: %44ko murrizketa (larunbatetan %68koa).
- G4: Zerbitzuak egin beharreko bidea luzatuko da, ia ordubetekoa (Urnieta, Hernani, Donosti, Andoain eta Astigarraga).
Gipuzkoako Aldundiak autobus-linea zerbitzuak murrizteaz gain, hiritargoari egiten dion zerbitzua mugatu egiten du. Kontuan hartu behar da erabiltzaile askok lanera joateko, ikasteko edo pertsona gaixoak ikusteko erabiltzen ditugula zerbitzu horiek.
Irizpide ekonomikoak eskubide sozialen gainean jartzea ez dugu onartuko. Gure eskubideak bermatzen dituen zerbitzu publikoen alde jotzen dugulako, interesatuta dauden pertsona guztiei gonbidatzen diegu azaroaren 16an arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxera etortzea, gure eskubideak denfendatzeko.
Gorka Navarro Patterson
Aingeru Otxotorena Uralde
Autobusen erabiltzaileak