Zenbat kolore Hernanin? Zenbat istorio? Zenbat izaera? Urrutitik edo gertuxeagotik etorriak, baina zenbat bizilagun Hernanin? Eta zenbat egunero bizilagun berriak kaleetan ikusi eta nondik/nolatan/zertara datorren gure buruari galdezka?
Atzerrian pasa ditudan urteetan ni izan naiz herri bateko kanpoko pertsona, eta galdera-begirada hauek ere sumatu ditut. Bidean topatutako bizilagun berriei gure ohitura, izaera eta paisaiei buruzko tertuliak eskertu dizkiet, batzuetan euren kuriositate hutsetik sortuak, besteetan herri berri batean norberaren jokaerak arrazoitzeak eraman dit kontu-kontari hastera, eta beste batzuetan herriminak soilik agian. Baina une haiek buruan ditut, munduan herriok sortzen ditugun armiarma-sareetan josten ikusi dut nire burua momentu haietan, herri-lan horretako beste kide bat bezala, bizilagunak ezagutzeak herria sortzea baita.
Zenbat bizilagun Hernanin istorioak trukatzeko prest?
Datorren azaroaren 19an Bizilagunak ospatuko dugu, parte hartu nahi baduzue, jarri AMHERekin kontaktuan.