Gure Esku Dago Mugimenduak jakinarazi nahi du aurten ere loteria prestatu duela herritarren artean saltzeko. TRIPONTZIA deitu diogu eta zozketa 2018ko urtarrilaren 18an izango da. Aurten gainera, GEDrekin batera, euskararen garapenaren aldeko KONTSEILUA erakundeak ere parte hartuko du sustapenean eta salmentan. Zenbakiak Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Zuberoa, Bizkaia, Lapurdi, Nafarroa Beheran eta diasporaren artean salduko dira eta guztira 8 sari garrantzitsu izango dira. Sari Nagusia 60.000€koa izango da eta beste 7 sari izango dira, bakoitza 6.000€koa. Zenbaki sariduna banatu duenarentzat ere izango da sari berezi bat.
Hernanin hainbat taberna eta dendetan banatuko dira loteria txartelak. 30 taberna hauetan: Aitan Etxe, Akeit, Aker, Apeadero, Aralar, Atxur, Deportibo, Egoki, Ekos, Garin, Goiz Argi, Gunea, Guria, Haida, Horbel, Huitzi, Irrintzi, Joxe Mari, Kide, Kitto, Kixkal, Lizeaga, Onddi, Rioja, Rufino, Txantxilla, Txilibita, Txoko, Zinkoenea, Zintzarri. Eta 11 denda hauetan: Adarra (burdindegia), Adarraga (gozo denda), Aliprox, Gudari (okindegia), Jaione Konjelatuak, Lurreko (belar denda), Oa (gozo denda), Peña (okindegia), Tilin-Tolon (belar denda), Putzueta (harategia) eta Urrats oinetakoak.
Tabernari edo dendari gehiago balego prest TRIPONTZIA loteria saltzeko jar dadila harremanetan Gure Esku Dagokoekin.
Hil honen 25, 26 eta 27an GEDren egoitzan norbait egongo da 17:00etatik 19:00etara norbaitek erosi nahi baldin badu ere.
Eskerrik asko aldez aurretik, parte hartuko duzuen hernaniar guztiei.