‘Bizilagunak’, ikasi eta ­disfrutatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Insausti Muguruza 2017ko urr. 18a, 02:00


Azaroaren 19an (igandea) Bizilagunak ospatuko dugu berriz ere Hernanin, kanpotik etorritako eta bertako familia bana elkarrekin bazkaldu eta atsalde pasa eginez. Atzerrira bidaiatzera joan naizenean, Afrikan, Asian edo Hego Ameriketan, oroitzapen politenak beti izan ohi dira bertakoek beraien etxeak ireki eta beraien kultura eta bizimodua nirekin konpartitu dutenean. Gaur, inmigrazioari esker, gure herria kolore­tsuagoa da, dozenaka hizkuntz ezberdin hitz egiten dira Hernaniko kaleetan, eta honek aukera paregabea ematen digu beste ohitura, gastronomia eta mundu-ikuskeraz disfrutatu eta ikasteko.
Oraindik aukera dago Bizilagunak-en izena eman eta kanpotik etorritako familia batekin egun erdi bat pasatzeko, animatu nahi? (AHMER-SOS Arraza­keria, 943-336071)

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!