Protesta egin nahi dut, jubilatu guztien izenean, esateko inor ez dela mugitzen beraien mesedetan; eta are gutxiago Goiz Eguzkiko presidentea.
Hiru hilabete daramazki egoitzako tabernak itxita eta abandonatuta. Norberak eraman behar ditu bere kafea, kartak... Jubilatuak indefensoak direnez, alde batera utzi eta ahaztu egiten dituzte.
Presidenteari tabernaren inguruan galdetu, eta dio dena martxan dagoela, eta berak ez duela ezer jakin nahi. Ba bera ez bada kezkatuko, presidentea aldatu dezatela.
Udalean galdetuta ere, berdin; martxan dagoela prozesua... Baina horrela daramazkigu bost hilabete.
Eta uste dut lehentasunezkoa dela gaia. Badaude Hernanin adinekoak, ezin direnak herritik mugitu, jatekorik eta edatekorik ez daukatenak... Beraz, eskatu nahi dugu pixka bat kezkatu daitezela beraiengatik, kontutan izan ditzatela.
Beste jubilatuen egoitza batzuek, inguruko herrietan, zoragarri funtzionatzen dute. Baina hemen Hernanin, ez dakigu zer gertatzen den. Goiz Eguzki da, okerren daramakiten egoitza.