EAJ-PNVren zinegotziak, modu pertsonalean, barrez lehertzen gara EH Bilduko kideek kontutan hartzen ez gaituztenean. Baina kasualitatez, Hernanin 2.071 hernaniarrek bozkatu zuten EAJ-PNVren alde, eta EAJ-PNV baztertzen duten bakoitzean, bere bozkatzaileak ere baztertzen dituzte.
Gauza bera egiten dute, gaur oposizioan gauden alderdiak bozkatu zituzten hernaniar guztiekin (4.496 hernaniar guztira, EH Bilduren alde bozkatu zutenak baino 314 herritar gehiago).
Azkeneko itsusikeria izan da, igerileku estalietan egindako obren aurkezpen instituzionala. Aldundiko kideekin, konstruktorarekin, obran parte hartu duten teknikariekin eta EH Bilduko zinegotziekin egin zuten aurkezpena. Ez zuten oposizioa gonbidatu.
Garbi geratu da beste behin, EH Bilduren politika oinarritzen dela Udalaren zati bat, oposizioa, gutxietsi, baztertu eta mespretxatzean. Eta ez da ahaztu behar, Hernaniko gehiengoaren ordezkariak garela.
EAJ-PNVtik espero dugu, hernaniarrak, bozkatzen dutenak zein bozkatzen ez dutenak, konturatuko direla nola erabiltzen duen EH Bilduk gehiengo absolutua Hernanin.
Andoni Amonarraiz Gomez
Hernaniko EAJ-PNVren presidentea