Hernaniko alkateak ez du ondo betetzen bere lana

Erabiltzailearen aurpegia Blanca Alberro Aranzasti 2017ko urr. 1a, 02:00

2016ko otsailean izan genuen bilera bat udaletxean. Han egon ginen 6 pertsona: zu, udaletxeko arkitektoa eta abokatua, eta Lantsubeberriko 3 bizilagun.
Bilera hori baino lehen, beste bat ere izan zen 2015ean. Azaldu genuen gure arazoa: gure auzoko enparantza bat suntsitzen ari zela, eta kale horretan ibiltzeko nahiko arazo zeudela. Batez ere, adin nagusiko jendearentzat, edota gurpil-aulkiarekin eta makuluekin ibiltzen diren biztanleentzat.
Zeuden arazoekin ez zitzaigun hain txarra iruditu exekuzio subsidiarioa eskatzea.
Handik hona ez duzu ezertxo ere egin, eta guk askoz arazo gehiago ditugu gure senideak etxetik atera edo sartzeko.
Lehen uste nuen baten bat egongo zela ez presarik ez lotsarik zuenik, eta gure eskaerari oztopoak jartzen zebilela. Orain, horrez gain, nire iritziz zu ez zara gai lan hau betetzeko.
Zure lan kaxkar hori premiatzeko, zergatik ez zara jaisten egun batean eta bueltatxo bat eman enparantza honetan? Nahi baduzu nire amaren gurpil-aulkia utziko dizut, eta ibiliko zara pixka bat Port Aventurako Dragon Khanen igota bezala sentitzeko. Montmeloko motoak ikusi nahi badituzu ere badaude. Orain pila bat egoten dira aparkatuta barneko sarrera batean, eta hortik ezin zara pasa. Eta, azkenik, Donald Trumpen hesia gainetik pasatzen saiatzea ere baduzu posible.
Nahi duzunean deitu, eta antolatuko dizut festa. Bitartean, arazo honi aurre egiteko ez bazara gauza, behin eta berriro esango dizut: ‘Hernaniko alkateak ez du ondo betetzen bere lana’.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!