Urriaren 1ean, ¡Visca Catalunya!

Erabiltzailearen aurpegia Ruben Diaz Lopez, Hernaniko Gure Esku Dago 2017ko ira. 30a, 02:00

Festa bat antolatu eta topa egin nahi genuen kataluniarren alde, honaino iristea lor­tze­a­ga­tik; kataluniar he­rriak etorkizunerako proiektua zein duen adieraziko duen une historiko honetara. BAIEZKOA eta EZEZKOA, boto-paperetan agertzen diren bi aukerak dira balekoak.
Ibilbide luzea egin da, he­rri­tarrak protagonista izan di­rela, Katalunian sekula iku­si diren mobilizazio haun­dienetan. Bi urtetan ze­har hizketarako au­kera eskatu eta etengabe en­tzungor egin zaienez, kataluniarrek esan dute: ados, agur.
Erreferendum hau aldebakarrekoa dela salatu da. Noski! Ez zegoen inor beste al­dean, hizketarako prest. Es­tatu espainiarrak etengabe ukatu du ne­go­ziaziorako au­kera, beraz, erakunde demokratiko katalu–nia­rrek gizarte katalanaren au­rrean hartutako konpromisoa bete dute; galdera garbi ba­te­kin erreferenduma deitzekoa. 
Zergatik saiatu galarazten? Beldurragatik, demo­kra­ziari beldurragatik. Es­ta­tuak inkisizioaren moduan erantzun du, 700 alkate baino gehiago auzipetuz, mehatxu eginez erreferenduma gauzatu dadin kolaboratzen duten boluntario guztiekin gauza bera egingo duela, hautetsontzi eta boto paperak bahituz, komunikabide kataluniar publikoei debekatuz kanpainari jarraipena edo publizitatea egitea, interneteko helbideak blokeautz, polizia egunkari eta alderdi politikoen egoi­tzetan sarraraziz, Generalitat­eko goi-karguak atxilotuz, mi­la­ka polizia Kataluniara mu­gia­raziz... Salbuespen egoera, goitik hasi eta beheraino.
Kataluniako aferak herritar guztiongan dauka eragina, globala baita. Edo demokrazian sakondu, edo eskubideetan atzerapausoa.
Festa bat antolatu nahi genuen, baina momentu honek Kataluniarekin beste modu batera egotea eskatzen du, gaur inoiz baino gehiago, gure solidaritatea adierazteko prest, etorkizuna erabakitzeko herritarrek duten eskubidearen kontrako gehiegikeria honen aurrean. Horregatik, elkargune bat antolatu dugu iganderako, partekatu, albisteak jarraitu eta gure solidaritatea adierazi ahal izateko. Tilosetan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Zuen zain izango gara.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!