Nolako tristea den denbora batez lanik gabe egotea, baina are eta tristeagoa da lanak bizitzeko lain ematen ez dizunean. Hauexek dira gaur egun gobernuak onar-tzen dituen lanpostuak: bi ordukoak, ordu erdi batekoak, egun batekoak, eta abar. Lanpostuok iraingarriak di-ra, eta nik eta beste askok onartu besterik ez daukagu. Bizitzeko ere ez zaigu iristen. Alde batetik, gisa horretako lanpostuak direla, bestetik, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntza barregarriak, eta hirugarrenik, Espainiako Konstituzioak aipatzen duen etxebizitza duinaren problematika. Ho-riek guztiak kontuan hartuta, nire gurasoek egin zuten bezalaxe, emigratu besterik ez zait geratzen. Nire bizitza osoa hemen utzi, nire semea bertan utzi, familia... eta hori guztia, hemen baino etorkizun hobea emateko nire semeari. Eusko Jaur-laritza: eskerrik asko zuri, bene-benetan, herritar askoren partez, nire semearen partez eta nire partez, bizitza iraingarri eta pobre honengatik. Baina, batez ere, nire semearengandik banantzeagatik.
Itziar Ortiz de Eribe
Sanchez