Aurten, denon poztasunerako, sagarrondoak beteta daude eta horregatik, adar asko sendotu egin behar dira sagarren pisuaren ondorioz puskatzea saihesteko.
Horrekin batera badator sagarraren uzta berria, sagardoaren elaborazioa, batzuen poztasuna eta besteen atsekabea.
Txotx denboraldiaren irekierara arte ez da itxaron behar Kaxkoko bizilagunek kaleko iskanbila sufritu dezagun: gehiago jasan ezin duten bizilagun batzuek ihesaldia Kaxkoko tabernen inguruan dauzkaten beren etxebizitzak salgai jarriz, gure agintarien inhibizioa… Eta bitartean, gure zinegotziek diote onura ekonomiko garrantzitsua dakarrela horrek.
Norentzat? Ez da hala, behintzat, atsedenerako eskubidea errespetatzen ez zaien bizilagunentzat, ezta etxebizitzak eta lokal komertzialak balioa galtzen ikusten ari direnentzat ere; horientzat, ez.
Aurreko asteburuan, hilaren 16tik 17rako gauean ikusi dugu, beste behin, zer den iskanbila eta anabasa Kaxkoan. Eta ez da Txotx denboraldia, ez zegoen festarik Oialumen, ezta…
Urteak daramakizkigu goialdeko Andrekalean asteburuetako kale iskanbilak jasaten, ez daukala zer ikusirik Kaxkoko mozkorraldien kulturarekin, Kaxkoko goialdean jaio diren bizilagunek hemen bizi nahi ez izatea eta beraz, etxebizitzen eta lokal komertzialen balioa galtzea eragiten duena.
Horregatik guztiagatik eskatzen dugu:
- Udalak bere funtzioak bete ditzan, utzikeria jarraituan erori gabe ikuskaritza eta kontrolari dagokion betebeharretan, 4/1995 legean aipatzen den bezala, eta bereziki, aforoari dagokionean. Batez ere, Andrekale goialdean gaueko 23:00etatik aurrera.
- 296/1997 dekretuak 10. artikuluko 2garren puntuan dio lokalen jabeek galeraziko dietela beren bezeroei kontsumizioak lokaletik kanpo ateratzea. Zigortua dago, baita ere, botilak, botilatxoak, edalontziak eta beste hainbat objektu kale publikoan botatzea. Hau Andrekale goialdean ezartzea eskatzen dugu.
Diotenez, hobetzen ari gara, baina agian ez bizilagunek nahi dugun bezain azkar, gure atsedenerako eskubidea errespetatu gabe jarraitzen dugu eta.