Hernaniko Gure Esku Dago mugimenduak, Elkartasuna Kataluniarekin kanpaina dela eta, jakinarazten du gaur (osteguna), arratsaldeko 7retan, Biterin, “El Somi Catala” filmaren proiekzioa emango dela. Sarrera dohain izango da eta esan behar dugu lortu dugun kopia gazteleraz dela.
Filma, dokumentala eta fikzioaren arteko lana da eta azken 100 urteotako Kataluniaren historia kontatzen du, 1904an hasi eta orain arte. Filmak, katalanek beren nortasun eta eskubideen alde egin duten borroka erakusten du.
Uste dugu, Kataluniaren historian sakontzeak, Euskal Herriak Kataluniarekin izandako elkartasun historikoa, solidarioagoa izan dadin lagundu dezakeela.
“Gu beti Kataluniarekin” eta “Guztiak ezinezko ematen du, egiten den arte”, egunotan asko erabiltzen ari garen bi esaldi dira eta esan daiteke, gure Kataluniarekiko borroka solidarioaren espiritua sinbolizatzen dutela.
Konfiantza eta itxaropenaren garaia da. Konfiantza gure buruangan, jakin behar dugu, nahi badugu, posible dugula; eta itxaropena, sakrifizioz eta poztasunez beteriko prozesu honek denon-tzako etorkizun hobeagoan bukatuko duela.
Estem amb vosaltres!
Visca Catalunya! Gora Euskadi!