Visca Catalunya Lliure!

Erabiltzailearen aurpegia Roxario Pikabea Ugalde 2017ko ira. 20a, 02:00

Pozgarria, txundigarria eta enbidia sanoa sortu dit kataluiniar herriaren gehiengoak eraiki duen bide suberanistak. Lekzio ikusgarria bezain erakagargarria uztarririk gabeko herri libre batean bizitzea sinisten dugun ororentzat.
Ekimen gardena, erabat demokratikoa, etika eta politika uztartuz, herri xumearen nahi eta aginduetara pleatua.
Aldekoak zein aurkakoak erabaki ahal izango dute bere herriaren etorkizuna erreferendumean. Ezin eskatu hori baino ariketa demokratikoagorik!
Alabaina, tamalez, ez zaie debalde aterako ariketa: espainiar inperilistak hasi dira jotake erasoan….Egiten dakiten gauza bakarra eginen dute: eraso, beldurra zabaldu, demagogia eta gezurra erabili, diru-iturriak blokeatu… Kolonia guztietan erabili izan duten estrategia zikina, krudela. Hots, estatu faxista baten jokaera… 
Euskal Herrian, prozesuaren hasieran, inork gutxik sinisten genuen honeraino iritsiko zirenik hain ausart eta tinko. Itzelezko ausardia politikoa erakutziaz; alderdi politikoak eta hauen oinarriak bat.
Mesfidantza haundia zegoen Artur Mas, Oriol Junqueras eta hauek ordezkatzen duten alderdiekiko. «Artur Mas eta enparauak laster salduko dituk platerkada bat babarrunengatik!» Antzeko esamesak entzuten ziren edozein ahotan.
CIU alderdia, Artur Mas (deseginda gaur egun) burgesa da, eskuindarra, kristau demokrazian lerrotua zegoena... Gaur egun haien oinordekoak gauza bera.
Ausardi politiko ikusgarria erakutsi digu ordea eta ez da saldu, erakustaldi txalogarria zinez!
Euskal Herrian, berriz, hamarkada luzeak daramazkigu noraezean, alderdi aurrerakoi eta aber­tzaleen artean gutxiengo akordio bat gauzatu ezinean.
Erabat paradoxikoa gurea: abertzaleak gehiengoa gera legebiltzarrean eta Podemos en neutraltasuna aintzat hartuaz, gehiengo zabala ginateke…Alabaina ezin gara ados jarri eta herria blokeo batean murgilduta dago. 
«PNVkin jai zegok! Horiek estatuarekin nahikoa ditek!» Horrelako iruzkinak darabilzkigu ahobetean. Eta nire uste apalean, ezta hain xinplea hemengo egoera. Gizarte oso konplexua da gurea, ez dago dudarik.
Hartara,nork ez dauka koadrilan, lantokian, familian….. EAJko botoemaile edo militante bat? 
EAJtaz hizketan ari garenean badirudi, urrun bizi diren zerbait dela, beste planeta batekoak bailiran. Alabaina PNV hurbil dago, gure etxeetan dago…ez gaitezen engaina Hortik has gaitezen, elkar ulertzen eta abertzaleak bagara eraiki dezagun Katalunian bezala, erreferendumaren bidea.
Herri zahar honek eskubidea du galdetua izateko eta bidenabar, hala erabakiko balu, imperio espainiarrak inposatuta ezartzen dion uztarritik behingoz askatzeko. 
 Izan zirelako gara, eta garelako izanen dira !

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!