Orain 3 urte t’erdi areto nagusitik herriko bi seme irudikatzen zituen koadro batzuk desagertu ziren. Aita Orkolaga eta Aita Kardaberazi buruz ari gara hizketan.
Normala den bezala!, EH Bilduk ez zion oposizioari abisatu, kendu egingo zirela esateko eta guk uste genuen berriz ezarriko zirela. Gaur jakin dugu ez direla jarriko eta udaletxeko gela batean daudela ‘gordeta’.
Zein izan zen kentzeko arrazoia? Galdetu dugu eta erantzuna izan da «ez dakigu». Nork dauka udaletxeko paretetatik koadroak kendu eta jartzeko boterea? EH Bilduk soilik. EAJ-PNVtik pentsatzen dugu hernaniarrak apaizak zirelako kendu zirela. Gailendu du, hernaniar peto eta artearen aurretik, elizarekin erlazionatutako guztiari dion ezinikusiak.
Honek inkisizio berri baten usaina du. Kentzen hasi ginen, orain urte batzuk, Alfonso XIII eta Maria Cristina errege-erreginen koadroak eta orain herriko bi semeri suertatu zaie, apaizak eta kultura mailan erreferente direnak. Zer izango da hurrengoa? Ezingo ditugu izan, izen batzuk esatearren, Oteiza, Zuloaga, Chillidaren, koadroak erlijio arrazoiak eta erregeak agertzen badira?
Tamalgarriena da hernaniarrek uzten diogula EH Bilduri, bere gehiengo osoarekin, Hernaniren irudi negargarria ematen.