‘Espainiak ez du arazoa Kataluniarekin; arazoa demokraziarekin dauka’, dio Ibarretxek. Demokrazia herritarren borondatearen adierazpena baita, non erabakitzen den zein gizarte eredu bizi nahi den, bai lurraldetasunari dagokionean eta baita arlo sozialean ere.
Urriaren 1eko erreferenduma ez da indenpendentziaren alde daudenentzat egiten den galdeketa, baizik eta Kataluniako herritar guztiei egiten zaien deia.
Erreferenduma defendatzen dutenek nahi dute kataluniarrak izan daitezela erabakitzen dutenak etorkizunean nola bizi nahi duten. Danari ezetz diotenak, hau da inmobilistak, ari beharko lukete lanean, erakusteko, etorkizuna hobea izango dela Espainiako Estatuan jarraituz gero.
Baina, beraien jarrera ez dute arrazoiarekin defendatzen, indarkeriarekin baizik. Beraien legeekin, auzitegiekin eta mehatxuekin, ‘lurrez, itsasoz eta airez’, behar bada.
Horregatik, Erabakitzeko Eskubidea defendatzen dugulako, Kataluniarekin gaude, bai DIADA egunean, irailaren 11n, eta baita erreferendumean, urriaren 1ean, eta etorkizunean ere, gure elkartasuna behar dutenean.
Irailean zehar, hainbat ekitaldi antolatuko dugu herrian. Oraingoz biren aurrerapena egiten dizuegu. Bat, irailaren 9an, larunbata, egingo dugun argazki handi batera etor zaitezten deitzen dizuegu. Herriko Plazan izango da, Udalaren aurrean eguerdiko 13:15etan. Bi, irailaren 16an, Kataluniari elkartasuna agertzeko, Bilbon egingo den manifestazioan parte har dezazuen eskatzen dizuegu.
Gure eskerrik beroenak guztiagatik