Eliteek gizartean sortarazi duten erabateko FRAGMENTAZIOA dela eta (mota guztietakoa: ekonomikoa, soziala, ideologikoa, kulturala…), oso garrantzitsua da konturatzea Herri gisa biziraun nahi baldin badugu, ELKARTASUNA ETA ANAITASUNA behar dugula berriro; gure artean elkar-ulertu eta elkar-lagundu. Gure Historia propioa ezagutu eta zabaldu behar dugu, gure erreferentzia amankomunak, gure kalendarioa… lehenestea.
Horretarako, gure egutegi propioan data bat dugu erreferente gisa: ABUZTUAREN 15a.
Egun horrek EUSKALDUNON ASKATASUN EGUNA suposatzen du. Horrelako egun batez 778ean, gure arbasoek Frankoen erasoari aurre egin eta garaitu egin zituzten, euskaldunen aurreneko garaipen ezaguna izanik. Horra hor gertaera; erreala izan zen. Beren bizimoduagatik eta ondorengoenagatik borrokatu zuten. Gaur ere, beren memoria oroitu, gure duintasunagatik eta ondorengoenagatik borrokatzen dugu. Bizi garela gogorarazteko.
Horrexegatik aurten, 2017ko ABUZTUAREN 15 honetan, Euskal Herria BIZI DELA aldarrikatzeko, Pasai Donibanen ASKATASUNAREN EGUNA ospatuko da. Herri honen parte sentitzen den guztiari, Herri honen izatearen alde dagoen guztiari luzatutako gonbidapena.
ABUZTUAREN 15a: Pasai Donibanen eguerdiko 12etan.