Banderen misterioa

Erabiltzailearen aurpegia Beñi Agirre Oiarzabal, Hernani Errotzen 2017ko abu. 10a, 02:00


Honezkero konturatu zarete hernaniarrak udaletxeko bal­koian nafar banderak ager­tu eta desagertu egiten direla noizbehinka. Batzue­tan, herriko jaietan adibidez, bi txiki goiko ganbaran eta ale batzuk etxeko balkoi eta kaleetan. Beste batzuetan, berriz, udal balkoi nagusitik zintzilik nafar bandera handiago bat, xingola beltzez ala gabe. 
Dagoeneko askok badakizue Nafarroa Garaiko udale­txeetan ikurrina eta nafar bandera elkarrekin eta mai­-l­a berean jartzen direla ohoreko tokietan. Biak ala biak eurentzat hartzen dituzte, Nafarroakoa kate eta koroarik gabe. Hernanin, Santiago egunean jarri zen, Gaztelako tropak Iruñean sartu eta konkistatu zutela oroitzeko. Hurrengo abuztuaren 15ean, baskoiek Orreagan Karlo­mag­nori irabazi ondoren Es­tatua eraiki zutela ospatzeko. Erreinu-Estatu horretakoak ginen gu ere, nola ez dugu jarriko ba bandera nafarra ohoreko tokian. Berez, Iruñean bezala biak jarri beharko lirateke maila berean, udaletxeetan, balkoietan…, ohoreko lekuan eta betiko.


Beñi Agirre Oiartzabal, 
Hernani Errotzenen 
izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!