Jose Maria Gonzalez Oterino eta 19 gehiago, Kaxkohobetu
Azken prentsa oharren segidan idazten dugu, zeinetan gure zinegotziek, Kaxko bizilagun elkarteak eta Berriak ostalarien elkarteak 2017ko txotx denboraldiaren balorazio positiboa egin duten, eta ez gaude ados ez elkarte gehienok, ez alderdi politikoak, ez eta Berriak elkarteko bazkide batzuk edo Kaxkoko bizilagunok eta herria, orokorrean.
Orain Hernanik behin eta berriro dio asteburuetan Kaxkoan gertatzen dena ez dela kultura.
EAJko bozeramaileak ‘ez desiragarri’ deitu dio Hernaniko Kaxkoko asteburuetako espektakuluari.
PSE-EE ez da atzean geratzen, eta ertzaintzarekin akordioa hobetzeko beharra dagoela zehaztu du, Kaxkoa zaindu eta kontrolatu dezan, udaltzaingoak babes lanak egin ditzan auzoetan, Kaxkotik kanpora.
Kaxko Hobetuk zehaztu nahi du zerk behar lukeen eta zerk ez, Hernanik ‘guztia libre den legerik gabeko hiri’ izateari utzi diezaion eta kanpora begira duen irudia hobetu dezan.
Ostalari batzuek, Berriakeko bazkideek diote gaizki pasatzen ari direla eta ereindakoaren fruituak jasotzen dituztela, eta besteren batek proposatzen du edateko lekuak bizilagunak molestatzen ez diren tokietara lekualdatzea. Interesgarria.
Egin dezagun atzera, 2006ko otsailaren 8an Diario Vascoko ‘Txoootx! Baina bajuago’ artikuluan agertzen ziren bizilagunen kexak medio, Hernaniko Udalak gazteei portaera gizalegezkoagoa eskatzeko kanpaina egin zuenekora.
Marian Beitialarrangoitia Lizarralde alkatearen promesen bidetik iritsi ginen 2017ko apirilaren 28ra, eta Kronikan eta Diario Vascon irakur genezakeen gure alkate Luis Intxauspe Arozamenak eta Gizarte Zerbitzuetako arduradun Xabier Lertxundik sentsibilizazio kanpaina jarri zutela martxan, gazteen alkohol kontsumo arduratsua sustatzeko.
Azken 10 urte hauetan hartutako neurriak ez badira eraginkorrak izan (hori baino gehiago, porrot hutsa izan dira), eta bizilagunon atsedenerako eskubidea errespetatzen ez bada, zerbait aldatu beharko da.
Hernani bihurtu da Kaxkoko bizilagunontzako kaltegarria den aisia eredurako eszenatoki, eta gure eskubideak behin eta berriro zapaltzen dira. Argi dago Udalaren aldetik neurri eraginkorrak hartzeko dagoen beharra, eta eskatzen diogu ertzaintzak Kaxkoa kudeatzeko bost urteko epea eta laguntzak, edateko guneak industria poligonoetara lekualdatzeko.