1977ko udan Euskal Herrian Askatasunaren Ibilaldia burutu zen, orain dela 40 urte. Lau zutabe Euskal Herriko herri ezberdinetatik abiatu ziren eta Euskal Herria zeharkatu ondoren, Ibilaldia Arazuri herrian (Iruñea ondoan) bukatu zen.
Hori dela eta, 2017ko udan Udako Kalera Martxa uztailaren 20tik 27ra Gernika eta Lakuntza lotzeko burutuko da. Udako Kalera Martxa uztailaren 20an Gernikan hasi zen da eta uztailaren 27an Lakuntzan bukatuko da.
uztailaren 25ean Udako Kalera Martxa Getariatik Zarautzera oinez abiatuko da eta Zarautz eta Usurbil arteko tartea trenez egingo da, azkenik Usurbildik Hernanira oinez abiatzeko.
Martxa Hernanira uztailaren 25ean iritsiko da Uusrbildik. Arratsaldeko 6rak aldera Galarretatik sartuko da Ezkiaga pasealekuan bukatu aurretik Hernanin ibilalditxoa burutuko da.
Ezkiaga pasealekuan iheslari ohi bat euskal iheslari politikoen egoeraz hizlari arituko da, eta ondoren Mikel Goñi eta Peio Eulate pilotariek Hernaniko beste bi pilotarirekin batera bertako pilotalekuan pilota partida jokatuko dute. Bertsolariek ere bertsotan jardungo dute.
Partida bukatu eta gero Ezkiaga pasealekuan herri afaria burutuko da, tartean bertsolariak izango direla. Hernaniarrek ere herri afarian egoteko aukera izango dute. Eta afalondoa goxoa izan dadin kantari bat kantuan arituko da.
Udako kalera Martxa ekimenak hernaniar guztiei uztailaren 25eko ekitaldietan parte hartzeko deia luzatzen die, orain 40 urte bezalaxe, gaur egun ere askatasuna eta bakea irabazteko lanean eta borrokan jarraitu behar delako. 40 urte eta gero askatasunaren aldeko borrokak ez du etenik.