Harriduraz irakurri dugu Hernaniko Kronikan 2017ko Txotx denboraldiaren balorazio positiboa egin dela, arazo batzuk egon arren.
Balorazio hau biziatuta jaiotzen da. Txotx batzordearen gehiengoa osatzen dute Udalak (inhibizio jarraituagatik salatua), Berriak (tabernarien defendatzaileak) eta Kaxko Elkarteak (Udaletik jasotzen duela diru-sarrera gehiena onartzen duena) eta bizilagunei ez diete bertan egoten uzten.
Hala moduzko balorazio objektibo bat oso kezkatuta agertuko litzateke:
Bizilagunek lo egiten uztea eskatzen dugun bitartean. Alkatea salatzen denean inhibizio jarraituagatik asteburuko Kaxkoaren zaintzan eta kontrolean. Udaltzaingoa Andrekaletik apirilaren erdialderarte ia pasatzen ez den bitartean. Etxebizitzak eta merkataritza-lokalak balioa galtzen dutenean. Etxebizitzak merke merke saldu nahi direnean lo egin dezaketen lekuetara joateko. Ez dago azterketa sozioekonomiko seriorik non esaten duen Kaxko denboraldiak etekinak ekartzen dituela. Tabernarientzat etekinak eta hondamendia etxebizitza eta bizilagun eta merkatal-lokalentzat. Aldundiak eginiko azken balorazio katastralean Kaxkoko etxebitza eta lokalen balioa jeitsi egin da. Inork ez ditu babesten ispilu, ibilgailu edo pertsianetako txikizioak. Ertzaintzaren interbentzioek gorakada izan dute borrokak, arma zuriagatik zaurituak eta mugikorrren eta karteren lapurretengatik. Osakidetzak koma etilikoak artatzen ditu oraindik, hauetako asko adingabekoenak. Gizabidezko arauak errespetatzen eta edukierak ez dira zaintzen. Botelloiaren aurkako kontrol jarraituak ez dira egiten. Mozkorkeriaren kultura bultzatu eta tabernariek oso mozkortuta daudenei alkoholdun edariak ematen dizkien bitartean. Zarataren aurka arautegi bat, beste herri batzuk bezala Irun esaterako, ez dugun bitartean.
Kaxkoobetutik ulertzen dugu Kaxkoko emaitzak ez direla positiboak, eta arduratzekoak direla oso. Eta batez ere arduratzen gaitu Udalak, Berriak eta Kaxko Elkarteak positiboki baloratu izana Txotx denboraldia.
Utzi kontuak alde batera eta egin zerbait bizilagunen alde, galdutako loak berreskuratu ezin dituztenak.