Irantzu Jauregi Artola eta Iñaki Armendariz Illarramendi
Uztailaren 9ko Kronikan Erraustegiaren aurkako gose grebaren digestioa idatzian, oharkabean akats bat egin genuen. 20 km zioen lekuan, 10 km idatzi nahi genuen.
Datuak denon eskura daude. Duela 13 urte hasi zen hainbat mediku Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldean gai honen inguruan nazioarteko ikerketak bildu, aztertu eta ondorio nagusiak herritar eta agintariei helarazten. Benetan eskertzekoa.
Ikerketa horien arabera, erraustegiaren inguruan osasun arazoak nabarmen igotzen dira: %55 giltzurrun-malformazioak, %29 gibeleko minbiziak, %189 hezkurretakoak, %49 ez Hodking linfoma. Emakumezkoetan % 105 igotzen da garuneko minbizia eta tiroidekoa, % 38 urdailekoa eta %95 obulutegikoa. Gizonezkoetan berriz, %43 igotzen da besikulako minbizia eta % 98 pleurakoa. Jaiotze goiztiarrak eta abortuak ere nabarmen gehitzen dira. Haurrengan kalteak are larriagoak dira.
Datu hauek guztiak nazioarteko ikerketetan jasotzen dira, baita azken generazioko erraustegien bueltan egindakoetan ere.
Zubietako erraustegia eginez gero, hernaniarrok ere kalte hauek jasotzeko arrisku handia dugu noski. 5 km eskasera bizi gara.
Foru Aldundiko agintariez zer esan? Amiantoa datorkigu burura. Orduan ere medikuek ohartarazi arren, ez zen erabilera garaiz debekatu, batzuen ekonomiari men eginda. Orain 35 urtez gipuzkoarrak zorpetu nahi gaituzte, diru publiko izugarri enpresa pribatu gutxi batzuen esku utziz.
Badago alternatiba askoz osasuntsuago eta merkeagoa. Hernanin badakigu, %80ko gaikako bilketa egiten dugu eta hori da bidea.
Honen aurrean etsi eta amore emango dugula pentsatzen badute, ez gaituzte ezagutzen. Telazko banderolak 8 eurotan Lurrekon.