Aurreko astelehenean, Askekintzako bi aktibista txosna itxi eta etxera joaterakoan, sokamuturraren aldeko gizon batek indentifikatu eta, ondorioz, kotxez jarraitu zituen. Gizona kotxearekin hurbildu eta mehatxatzen hasi zitzaien: «orain arte ez dizuegu ezer egin, baina bada garaia zuei hezurren bat hausteko, animalietaz ez dakizuelako ezer». Bi aktibistak trenera zijoazen bitartean, gizonak aurrean aparkatu, eta beste gazte batekin hizketan hasi zen, bi kideei begira eta seinalatuz.
Azkenean, gizona kale batetik desagertu, eta gaztea kideengana hurbildu zen, eta jarrera desafiatzailearekin gurutzatu zituen. Askekintzatik, animalien askapenarako borrokatzeagatik bizi dugun errepresioa salatu nahi dugu, jakinda ere Hernaniko herritarren gutxiengoa dela jarrera hau burutzen duena. Animalien askapena defendatzea legitimoa da. Hortaz, mehatxatzen bagaituzte, erantzungo dugu eta agresiorik badugu defendatuko gara. Gure borroka iraultzaren parte da, batzuek oraindik ikusi ez arren.
Nora Barragués Puentes
(Askekintza taldeko aktibista)