Konfirmatua: Hernani herri erdalduna (2)

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Etxeberria Galbete 2017ko eka. 26a, 02:00


Zer pentsatua eman behar di­gu denoi, norberak bere era­n­tzukizuna baitauka. Bai­na euskera hutsean bizi nahi duenak, ezer gutxi egin dezake adibidez gaur egungo etxe­gintza basatiarekin ja­rraitzen baldin badute uda­le­tik. UEMAk eta Foru Al­dun­diak sortu zuten eragin linguistikoaren ebaluazioa egiteko tresna (ELE). Orion adibidez jada kontutan hartuko dute. Oinarria ingurumen eraginaren ebaluazioaren an­tzekoa da: hirigintza planek ingurumenean nola eragiten duen aztertzen duten eran, berdin hizkuntzarekin. Gale­sen legez bermatu dute tresna hau, baino gainera, herri bakoitzean hirigintzako plangintza egiterakoan, kontutan hartzen dute kanpoko zenbat jende sartu dezaketen beren identitatea galdu ez dezaten. Gu berriz, badirudi Espainiak eta bertako kapitalistek hasitako ko­lo­nizazio proiektu nagusia, gu ari garela aurrera eramaten. Herri trixtea gurea. Fol­klo­re hutsean geratzen dira gure ideiak eta aldarrikapenak.
Euskera sailaren inguruan ere zerpentsatua ematen du: zer egin, non dago akatsa, errefortzatu edo aldatu, edota motibatu. Hernaniko komer­tzioetako euskera maila ere asko jaitsi da, ez du ezertarako balio errotuluak euskeratzeak gero zerbitzariak ez badu euskeraz egiten.
Agian ez da berandu oraindik. Behar beharrezkoa da estrategia serio bat indarrean jartzea.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!