2016ko ekainaren 23ko udal korporazioaren dantzarekin, EAJ-PNVk erakutsi nahi izan zuen batzuk eta besteok udaletxe barruko normalizazio politikorako bidean ematen ari ginen pausuak.
2017an ezinezkoa zaigua dantza horretan parte hartzea. Oposizioak orokorrean, eta EAJ-PNVk bereziki EH Bildurengandik jasotako etengabeko erasoek eragozten digute.
Idatzi honetan ez ditugu zerrendatuko dagoeneko hernaniarrei azaldutakoak, urte osoan zehar. Adierazi nahi dizueguna da, alor guztietan egingo dugula lan, EH Bilduren gehiengo absolutua bihurtu ez dadin inolako oztoporik gabe eta nahieran egin eta desegiten duen totalismo.
Udaletxe honetan talde politiko guztiok egiten dugu lan desagerrarazteko, adibidez, arraza, azalaren kolore edo orientazio sexuala medio gertatzen diren diskiminazioak, baina oposizioak bakarrik egiten du borroka ideologia politiko desberdina medio egiten den diskriminazioaren kontra.
Botereak (EH Bildu), lehenago ere gertatu izan den bezala, isilarazi egin nahi gaitu, eta udal gobernu taldearen fiskalizazio eta kontrolerako egiten dugun lana zaildu nahi du. Diskriminazio hau elkarbizitzaren etsairik haundiena da, eta legegintzaldi honetan EAJ-PNVk beharrezkoa baino gehiago jasan du.
Hau guztia dela-eta, EAJ-PNVk ez du dantzatuko 2017ko ekainaren 23an.
Gora Hernani Askatuta eta Gora San Juan.
Andoni Amonarraiz Gomez, Hernaniko
EAJ-PNVko udal ordezkaria