Konfirmatu egin du 2016ko Soziolinguistika Klusterraren azken azterketak: Hernanin euskeraren erabilera lotsagarri jaitsi da. Titular hutsa ez da. 40 urteren ostean, Hernani ez da bere populazioaren erdira ere iristen euskeraren erabileran. Askorengan haserrea sorrarazten duen bilakaera logikoa da. Segmentu demografiko guztietan beherakada nabarmena izanik, okerrena haurrengan gertatu da. Eskolak euskera irakasteko balio izan du, baina ez euskalduntzeko; eskola barruko tresna komunikatibo hutsa (ikasle-irakasle komunikazioa) bihurtu da. ‘Irrien politikak’ ez du funtzionatzen gizartea lasaitzeko baizik. Ezta autokonplazentziak ere.
Hainbat iritzi kezkagarri eman ziren datuon aurkezpen bileran: «Ni euskera hutsean bizi naiz Hernanin eta ghetto batean sentitzen naiz», «Frankoren aurretik herritarretan euskera hegemonikoa bazen, gaur egun, grafikoko fluktuazio ttikiekin konformatzen gara, herriaren euskalduntzearen ordez», «etorkinen eragina ere aztertu behar da jaitsiera inportante honetan» (Klusterreko teknikariak).
Gazteen artean ere ez da inolako griñik nabari, katalan gazteak ez bezala. Badakigu neurriak hartzen ez badira, inertziak gure aurka doazela, gure erresistentzia maila disolbatuz. Baratzean lanari uzten zaionean belar txarrek dena jaten bukatzen duten bezala, ez dezatela pentsa euskeraz irakatsi eta nahikoa dela.
Maddi Etxeberria Galbete