Hernaniko airea

Erabiltzailearen aurpegia Victoria Esnaola Herrero 2017ko eka. 15a, 02:00

Berriro kontatzen zizkidan lankide batek semea amigdaletatik operatzeko medikuak emandako argudioak. Nor­mala haurra argala egotea, zioen medikuak, jatearen eta arnasa hartzearen artean aukeratu behar bazuen,  zer egingo zuen, bada, gizagaixoak?
Ostegun arratsaldean 35 ºC izango ziren Hernanin. Eskerrak ekaitza lehertu eta freskatu egin zuen. Hala ere, etxea aireztatzeko aukera gutxi: hamarrak paseak zirela, korrika batean leiho guztiak itxi behar izan genituen kiratsarengatik.
Hernani zertan hobetu? Niretzat argi dago. Aurre­kontu parte hartzaileak, Hernani hobetzeko ideiak… hori guztia oso ondo dago, baina zertarako balio digu, ezin badugu arnasa hartu. 


Victoria Esnaola Herrero

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!