Koro Etxeberria Aranbururen idatziari erantzunez.
Bazion Euskal herrian jende multzo bat iparra galduta dabilena. Betidanik ezagutu dizkinagun sokamutur, dema, astoproba, eta abar errotik kendu nahi dituna. Hau ez al den Euskal herriko kulturan parte?
Plazara ateratzen dizkinagun asto, zaldi, idi edo delako… urte guztian ikuilu barruan edo larrean ondo asko zaindu eta gobernatutatkoak dittun. Makina bat pailaka eta igurtzi egindakoak; bestela ez hituzken ibiliko ibiltzen diren bezala.
Hobe liken gaur egungo gizarteak eta gaztediak baserriko bizitzaz gehixio jakingo balu! Orduan konturatuko hituken animalien benetako balioez eta nola zaindu behar diren.
Herri hontan baserriari eta baserritarren lanari esker, gauza asko mantendu dittun orain arte mantendu diren bezela: hizkuntza, kultura eta landa guneak hain garbi (asko… orain sasiak hartuak).
Hau ere herri hontako kultura zaharraren pare den, gustatu edo ez gustatu.
Gaur egungo gizarte zati batek hobe ikusten din gaztiak plaza batian exeri eta denak beren mugikorrei begira egotea (horren kontrako kexik ez dinat sumatzen), horrelako kultur ekintzetan parte hartzea baino.
Eta hor aipatutako bi mutil hauek elkarren kontra jartzeari buruz; orain baino lehenago erakutsi dinagu, gai garela elkarren kontra jardun eta geure buruak ondo estutuz festa ederrak jartzen.
Urrutira joan gabe, 2010 San Antoniyo bezperan, Ereñotzun: ‘Paollako’ Imanol eta ni neu elkarren kontra jardunez, festa ederra eta jende pila ederra bildu geninan.
Imanol bera, hainbat ordu sartua den, gizaproban, batian eta bestian festa jartzen. Gaur egun horrelako jende gehio baleo, alde earreko brillua eukiko liken gure gizarteak!
Beti izan den jende mota bat, beraiek egin ez eta besteei utzi ez. Hori izango den kultura. Ez dinat ulertzen!
Aupa Imanol eta Andoni eta horrelako ekitaldiak antolatzen dituzten guztiak!