Herri baten kultura, animaliei ematen zaien tratuan ikusten omen da. Uf!! Hernanin, non gaude oraindik?
San Joanetako programan, egun batean, sokamuturra kendu omen dute -egun batean, bestean ez, noski, gehiegitxo izango zen eta-, eta hau gauza haundia izango balitz bezala, eman ziguten berria.
Osiñagako festak direla eta, ‘abere desafio berezia’ egin behar omen dute, Imanol ‘Paollaren’ zaldia eta Asteasuko Andoni Mendizabalen astoaren artean... Ez dakit zein den gehiago!
Eta Ereñotzun ere, desafio bera. Eta neure buruari galdera berbera, ez al litzake hobeto Paolla eta Mendizabalen artean, bata bestearen kontra aritzea, animaliak pake-pakean utziz? Agian, gai zarete horrelako balentriak erakusteko... Beno, nahi nuke, baina ez, argi daukat ezetz, ez zaretela gai.
Zorionak berriz, Etxeberrikoei, Mendekoste Jaiak, ondo pasa dutelako, inongo animalirik torturatu behar izan gabe. Mila esker zuei!