Nafar kaleko bendina

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Azurmendi Echegaray 2017ko eka. 6a, 02:00

Gure amak esaten zuen. Bai, txikitatik gogoan daukat amak esaten ziguna herriko ekonomia sustatzeari buruz; zein garrantzitsua den herri­an erosketak egitea, eta tokiko garapena bultzatzea. Eta ez zait sekula ahaztu. Jakina da egun, besteak beste, familia ereduek, etxebizitza konpartitzeko moduek, lana eta ordutegiek, azkartasun be­ha­rrak, edota nahia berehala asetzeko joerak, eragin handia izan dutela gure jokabidean; baita erosketak egiteko orduan ere.
Ordu txikietan, gosetuta, Nafar kaleko bendinean donuts bat erosi genuen. Eta jateko orduan, ohikoa den trantze momentuan, hura biltzen zuen plastikoko hizkiak irakurtzean sorpresa handia hartu nuen: «Esnal Gozotegia 1959-tik. Artisau produktuak harrizko labean eginak». 
Zer pentsatu eman zidan hark. Pozik (baita harrituta ere, ez baita ohikoa), herriko denda bateko produktua ja­ten ari ginelako, eta noski, oso goxoa zegoelako. Baina haus­narketa eragin zidan ho­nek: «zergatik bendingean? Eta zergatik harritzen naiz?».
Ez nator gauza berriak esatera, baina agian bai herri baten osasuna, ongizatea eta garapenerako oinarrizkoa den ideia bat gogora ekartzera: herriko dendek behar gaituzte guk haiek bezain beste. Herria bizirik mantentzeko beharrezkoa da tokiko merkataritza ere zain­tzea eta kontuan hartzea erosketak egiteko orduan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!