Egun Beltzak Hernanin

Erabiltzailearen aurpegia Koro Barrenetxea Artola. Pelotadenda 2017ko eka. 5a, 02:00

Maitzaren 31 ilunabarrenez geroztik Hernaniko kaleak ilundu zaizkigu.
Zergatik ote? Hori da askok eta askok galdetu digutena egun hauetan.
Herriko jendeari gure kezka azaltzeko modu bat da. Jakin araztea plastiko beltz horien atzean negozio ttiki asko dagoela egoera kaxkar eta larrian.
Lehenik eta behin, eskerrak eman behar dizkiegu egunero guregana gerturatzen diren bezeroei, beraien fideltasunari esker, egunero denda zabaltzeko aukera ematen digutelako.
Ta gerturatzen ez diranei, kontzientziazio pittin bat sortu arazteko balioko balu, lorpen handi bat izango genuke. Baina, hau ez dago gure esku bakarrik.
Iluntasun hori argisun, bihurtzeko guztion beharra izango dugu.
Bai, guztiona, Hernaniko Udalak erantzunkizun handia duela aipatu beharra dago. Ez da nahiko, Udal­etxeko balkoietatik plastiko beltzak zintzilikatzea eta herriko merkataritza eta ostalaritzarekin bat egiten duela esateak.
Benetazko aurrera pausoak eman behar ditu, eta erronkarik handiena denek dakigu zein den. Aoz ao, bait darabil jendeak, «Hernanin ez dago kotxea non aparkaturik».
Horixe da, oztopo handietako bat. Hernani, herri sakabanatu bat izanik, auzo ezberdinetatik gerturatzen direnentzat (asko ta asko direnak) ze erreztasun ematen dizkiegu autoa aparka­tzeko?
Arazo honek, herritar asko bultzatzen ditu, behin kotxea hartu ta, inguruan dituen merkatal zentruetara joateko.
Nola etorriko dira ba herrira, aparkatzeko lekurik ez badiegu eskeintzen?
Hernaniko Udalak zer egiten du, egunez egun, larriago den arazo honi aurre egiteko?.

Koro Barrenetxea Artola
Pelotadenda

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!