Ekainaren 10ean Bilbora joango gara gure erabakitzeko borondatea adieraztera.
Eta borondate hori Euskal Herriko Herritarron Itunaren bidez erakutsiko dugu. Itun hau zabala eta irekia izango da. Euskal Herriko auzo eta herrietan gorpuztuko da eta Gure Esku Dago mogimendua egiten ari den bidean tresna garrantzitsu berri bat izango da. Itunak lagunduko baitigu gure herriaren erabakitzeko eskubidearen zergaitia eta nola gauzatzea nahi dugun zehazten.
Euskal herritarrok nola bizi nahi dugun erabaki nahi dugu eta etorkizunerako nahi dugun estatus politikoa ere bai. Horretarako gure tresna elkarrizketa da, eta elkarlana ere bai, eta normaltasuna eta desberdinen arteko bizikide-tza ekarriko digun kultura politiko berria ere bai.
Ideiak ideia, erabakitzeko eskubidea euskal herritar guztion elkargune izatea nahi dugu. Gure Esku Dago-k, helburu hau, hitz egiteko prest dauden herritar eta eragile guztien arteko adostasun eta kontsentsuaren bidez egiteko borondate garbia dauka eta horretarako esfortzu handiena egiteko prest dago.
Horretarako ordea, esan nahi baita, honek guztiak gorputza har dezan, herritarren parte-hartzea behar beharrezkoa da. Eta badakizute hurrengo zita Bilbon dugula, ekainaren 10ean. Bilboko ekitaldira joateko txartelak salgai daude gure egoitzan, Andrekalean hain zuzen, arratsaldero 5etatik 7:15etara.
Ekainak 10. Denok Bilbora.