100 urte baino gehiagoko ibilbidean EAJ-PNV alderdia askatasunaren, desberdinen arteko errespetuaren, gestio publiko irekiaren eta gardentasunaren alde borrokan ari da.
Gaur egun, Hernanin, ikusi dezakegu nola Bilduk beste koska bat estutu duen EAJko zinegotziek informazioa eduki dezaten eragozteko (Hau da alkateak bidali zidan gutuna maiatzaren 11n: «udal teknikariek egiten dituzten bisitak udal gobernu taldeko zinegotziekin egingo dira, ez oposizioko zinegotziekin. Beraz, Udal teknikariek ez dituzte oposizioko zinegotziekin bisitak egingo. Espero dut horrela argi geratzea, eta horregatik kopian jarriko ditut hirigintza saileko teknikariak. Halere Udal teknikari guztientzat balio du») Bilduk uste du herritarrek ordaintzen ditugun teknikariek beraientzako bakarrik egiten dutela lan. Demokrazietan Udal teknikariek herritarrentzako egiten dute lan eta betebehar legala dute zinegotzi guztien informazio eskakizunak erantzutea.
EAJri lotsa ematen dio 21garren mendean horrela gobernatu nahi izatea. Honek zerbait ezkutatu nahi denaren pentsakerara eramaten gaitu; errespeturik ez dutela beraiek bezala pensatzen ez duten hernaniarren ordezkariekiko eta, azkenik, ain erabilia izan den ‘parte-hartzea’ eta Bilduk Hernanin muntatu dituen prozesuak itxurakeria besterik ez direla.
Ez dugu etsiko eta zinegotzi guztien eskubideen defentsan auzitegiak ere erabiliko ditugu. EAJarenak eta beste alderdienak ere. Hernaniarrak Bilduren gobernatzeko eraz konturatzea espero dut.
Pd: Maiatzaren 30eko datarekin Alkate Jaunak posta bat bidali zidan non esaten den beste gauza batzuren artean... «Udal teknikariekin obretara noiz eta nola joan gaitezkeen koordinatuko da...».